ARABA DANTZARIEN BILTZARRA
SORRERA
Euskal Dantzen munduan behin murgilduta, ikusi dezakegu Euskal Dantzarien Biltzarrak Araba Dantzarien Biltzarraren sorkuntzan eragina izan zuela.
Hasieran, Dantzarien Federazioa Iparralden kokatu zen, zehatz-mehatz 1966. Urtean, Baionan. Garai hartan zeuden arazoak saihestu behar izan ziren, legalki Hegoaldean sortu ahal izateko (1969. urteko azaroaren 29an). Urte horretan, Donostiako Dantzarien Elkartea eta Euskal Dantzen Federazioa legez onartu ziren. Dekretuan hori islatu bazen ere, eragin eremuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa ere barne hartzen zituen.
Araba mailan, 1967. urtean kokatzen da mugimendu honen hasiera, Gernikan egindako ezkutuko bilera batean hain zuzen, Guardia Zibila atzean zutela. Bilera horretara, Jesus Errasti, Manolo Garcia de Andoain, Jose Maria Lopez de Elorriaga (Copi), Jose Antonio Marquinez eta Fernando Barruso bertaratu ziren. 1970. urteko abuztuaren 29an, batzorde horretako lehenengo bilera egin zen Zarautzen, eta hurrengo egunean, lehen Euskal Herriko Dantzari Eguntzat jo dezakegun jaialdia ospatu zen. Batzar horretan ondorengo taldeek hartu zuten parte: Oldarki, Lantzale, Gaztetxu eta Guridi Santa Cruz de Kanpezu (azken horiek ikaskuntza prozesuan zeuden). Araban, Jose María Lopez de Elorriaga (Copi) izendatu zuten Arabako ordezkari moduan. Geroago, zendu zen Javier Azpiazu izan zen.
Hasiera horren ondoren, probintzia mailan egiten zen lehenengo batzarra egin zen Araban. Enrique Alcazar Gonzalez de Betolaza jaunak hartu zuen federazioaren agintea.. Lehenengo bilerak Santa Maria kalean zegoen eta Manolo García de Andoainena zen tailer txiki batean egin ziren. Geroago, Gasteizko Kordon Etxeko beheko pisuan egiten hasi ziren.
NOLA HASI ZEN FUNTZIONATZEN
Magisteritza eskolako mailara egokitutako begiraleentzako ikastaroak sortzen hasi ziren, bai eta taldeei eskainitako beste ikastaro batzuk ere. Ekimen horren helburua, eskola
guztietara heltzea izan zen. Era berean, ondorengo ekintzak martxan jartzen hasi ziren:
· ARABAKO LEHENENGO DANTZARI EGUNAREN SORRERA
Ekitaldi hau, Araba mailan parte hartu nahi zuen edozein talderi zuzendua zegoen/dago. Egun berezi horretan, Arabako dantzak egin ohi dira (sortu zenean bezala). Modu horretan, gure Arabako dantzei merezitako omenaldia egiten zaie.
· JANTZIEN BATZORDEA
Batzorde honek, jantzien eta historiaren arteko hastapenak aztertzen jardun ohi zuen. Hari esker, jakin dugu, tradizionalki, lurraldearen arabera, jantzi mota ezberdinak aurkitu ditzakegu gure kulturan.
· MUSIKA BATZORDEA
Batzorde honek, ordea, musika, partiturak eta historiaren bilakaeraren inguruko informazioa biltzen zuen.
· SAN ANTON EGUNAREN BERRESKURAPENA ETA “SOKONUZKO” (TXOKOLATEA GURIN TORTEKIN)
Urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatu ohi da, animalien patroia izateagatik ezaguna. Animalien jabeak elizetara hurbildu ohi dira euren animaliek ongintza jaso dezaten.
Jai horrek erritual erlijiosoak barne hartzen ditu, gehienbat nekazaritzan diharduten animaliei eskainita dago: zaldiak, astoak eta idiak batik bat. Aitzinean bezala, egun horretan erromeria egiten da, bai eta txokolatezko txerri baten zozketa ere.
· VITORIA-GASTEIZKO INAUTERIEN BERRESKURAPENA
Vitoria-Gasteizko inauteriak berreskuratu ziren hainbat karroza sortuz. Garai horretan, mitologia eta euskal folklorearen gaiari lotuta zeuden.
· SAN PRUDENTZIO DEUNAREN EGUNEAN, DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA ETA ARABAKO MODALITATE HORRETAKO LEHIAKETA
Gaur egun ere, jai hori ospatzen jarraitzen dugu eta, garai batean bezala, Estibalizko erromeriarekin batera, dantza solteko txapelketa ospatu ohi da.
Hasiera batean, Armentian ospatzen zen, kalean taulada baten gainean, eta herrikoiagoa zen. Gaur egun, ordea, Estibalizko oholtza gainean egin ohi da eta pentsamoldea ere asko aldatu da.
· ERREGE MAGOEN ETA OLENTZEROREN DESFILEAN PARTE-HARTZEA
Data garrantzitsu horietan, Errege Mago eta Olentzero egunean egiten ziren desfileetan, dantzariak alboetan joaten ziren . Sarritan, desfile horiek txistulari eta beste musikariekin lagunduta joaten ziren.
· ARABAKO ALARDE ETA KANPAIJOLEEN LEHIAKETA
Garai batean, oso ohikoa zen kanpaiak jotzea. Hori dela eta, alarde hori garai hartako kanpai joleen omenez egiten zen. Garai kanpai hotsak entzunda, herrian gertatzen zena jakiten zuen jendeak, kanpaien soinuaren arabera.
· “DANTZARIAK” ALDIZKARIKO BATZORDEKO PARTAIDE
Euskal Dantzarien Biltzarra izan zen aldizkari horren sortzailea, baina Araba Dantzarien Biltzarra hasieratik partaide izan da. Aldizkari horretan kultura, dantza, musika eta gai horien inguruko informazioa eta artikuluak argitaratzen dira.
Hilabete guztietako lehenengo astelehenetan probintzia mailako bilerak egiten ziren eta Arabako talde guztien bertaratzea beharrezkoa izaten zen. Arabako ordezkari bat Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen zituen bileretara joaten zen. Bilerak urte bakoitzean probintzia batean ospatu ohi ziren. Egindako azken bilera, “Araba Dantzarien
Biltzarra” bezala ezagutu baino lehen, ondorengo batzordeak osatzen zuen:
Lehendakaria: Juan José Lauzurika
Lehendakariordea: Jesús María Corres (Txusma)
Idazkaria: Enrique Alcazar
Idazkariordea: Raquel Basabe
Diruzaina: Luis Santiago Garamendi
Batzordekideak: Javier Uriel, Francisco Fernandez de Jauregui (Pacho) eta Maria José Roldán.
1986. urteko apirilaren 3an, “Araba Dantzarien Biltzarra” moduan izendatua izan zen baina “Euskal Dantzarien Biltzarreko” kide izaten jarraitu zuen. Batzorde berri horrek, Estibaliz, 2 (01003 Vitoria- Gasteiz) hiribidean lokalak erosi zituen (1989ko ekainaren 22an). Maribel Ortiz de Zarate estatutu berriak sortzearen, lokalak erostearen eta beste zenbait gauzen bultzatzaile izan zen, bera baitzen batzordeko lehendakaria. Une horretan, batzorde horretako idazkaria Germán Zamora Ferror zen.
Ibilbide horrekin, “Araba Dantzarien Biltzarrak” hainbat batzorderekin ekintza eta ekitaldi berdinak egiten jarraitu du: gure kultura sustatzen, aztertzen, hedatzen eta erakusten. Horretarako, aurretik sortutako zenbait ekitaldirekin aurrera jarraitu du eta beste berri batzuk sortu ditu.