Hurrengo abenduaren 4an, ostirala, DANTZA TRADIZIONALA eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRArekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak emateko ekitaldia ospatuko dugu.
Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu.
« Dantza tradizionalaren esker onak » ekitaldiak dantza tradizionalarekin eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lotutako pertsonak eta erakundeak balorean jartzen ditu, gure kulturaren funtsezko eta nortasun-sinboloa den dantza tradizionalaren hedapenean modu batean edo bestean lan egiten duten pertsona guztien lana, ia beti isilik, ikusarazteko.
Ekitaldia ostiralean, abenduaren 4an, ospatuko da Bilboko Guggemheim Museoan., 19:00etan.
Ekitaldia ikusi ahal izango dugu deia.eus kanalean edo hurrengo estekan https://www.youtube.com/watch?v=Ium9X9veL5s
Aurtengo ekitaldean, hauek izango dira omenduak:
- Mª Rosario Martinez “Txaro”, bere ibilbideagatik dantza tradizionalean eta batez ere Irutasun dantza taldean.
- Jesús Mayor, musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona.
- Ana Santacoloma bere lanagatik janzkereen arloan.
- Pedro Lezameta, “Peto”, bere lana eta konpromezu erabateko euskal dantza tradizionala eta folklorearekin, baita bere borondatezko lan itzela Bizkaiko Dantzarien Biltzarra zein Euskal Dantzarien Biltzarra.