– Arabako Dantzarien Biltzarra
– Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
– Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra
– Iparraldeko Dantzarien Biltzarra
– Nafarroako Dantzarien Biltzarra
Horrela, EDBko ordezkaritzak dira lurralde bakoitzeko taldeak eta dantzariak federatzen dituztenak, eta, horien artean, guztiak historikoki gauzatu diren jarduera-proiektu baten inguruan biltzen dira. Hauek dira egiten dituzten jarduera garrantzitsuenak:
– Dantzari Eguna.
– Dantzariak aldizkaria urtero argitaratzea
– Kurtsoak herrialdeetan
– Bideoak eta diskoak argitaratzea
– Hainbat dantza grabatzea
– Informazioa zabaltzea taldeetan
EDB finantzatzen da ordezkaritzen kuotekin, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin eta argitaratzen dituen materialen salmentekin.
Gaur egun, ordezkaritza guztietako ordezkariak biltzen dituen batzorde bat dago. Batzorde hori honako hauek osatuko dute:
Pedro Romeo Lizarraga (Presidentea)
Endika Saez de Adana Fernández de Mendía (Lehendakariordea)
Xabier Mendizabal Barandiaran (Idazkaria)
Juan Karlos Ornat Gimeno (Diruzaina)
Txema Oiarzabal Somolinos (Batzordekidea)
Iñaki Serrada (Batzordekidea)
Batzorde hori, urtean 6-8 aldiz biltzen da ordezkaritzen egoitzetako batean. Bere helburuak sortu zeneko berberak dira, nahiz eta urte hauetan zehar dantza taldeen baldintzak asko aldatu diren. Proposatutako programa aurrera ateratzeko eta Euskal Dantzarien Biltzarra proiektu bakarraren inguruan ordezkaritza batasuna mantentzeko ahaleginak egin dituzte.