OKETA ALAI Dantza Taldea

Zigoitia

Negro Facebook Icono Icono social Instagram  Negro Twitter Icono

Duela 30 urte inguru, ofizialki, Oketa Alai Dantza Taldea sortu zen, herri ekimenez, Oketa Kirol, Kultur eta Jolas Elkartearen barruan. Hau, 1987. urtean hasi zen, Zigoitiko frontoiaren eta igerilekuen erabilera kudeatzeko, bai eta aurretik funtzionatzen zuen Herri Kirolak taldea kudeatzeko ere.

Urteetan zehar Oketa S.D.C.R. eta Dominizubi elkarteetako kide izan ondoren, 2016an bakarkako ibilbideari ekin zion, Oketa Alai Dantza Taldea bezala. Gure kultura, gure dantzak, talde desberdinei bultzatzeko eta Zigoitia osoarekin partekatzeko helburuarekin egin zuen. Gaur egun, adin guztietako 60 dantzari baino gehiago ditu Oketa Alai Txikiak, Oketa Alai Gazteak, Dantza Plaza Hasiera, Dantza Plaza Ertaina eta Dantza Plaza Aurreratua taldeetan banatuta.

Oketa Alai Gazteak taldeak Arabako fandango eta arin-arin koreografia txapelketa irabazi zuen 2017ko edizioan.
Nahiz eta Oketa Alai Dantza Taldearen jarduera Zigoitian egiten den, bertatik kanpo talde arteko eta banakako hainbat jarduera egin dira. Zigoitian dantzak eta kultura bultzatzea du helburu nagusi. Zaldi Azoka, Zigoitia Euskaraz, dantza plaza eta monografikoak dira helburu honen adibide. Adibide gisa, monografikoetako batean 30 dantzarik parte hartu zuten, eta dagoeneko hainbat dantza plaza egin dira herriko jai eta ekitaldietan. Zalantzarik gabe, dantza zaletasuna berreskuratzen ari da Zigoitian, Oketa Alai Dantza Taldearen lanari esker.
Oketa Alai 1
Oketa Alai 2
Oketa Alai 3

Zigoitia
Araba

(+34) 695 721 221

oketaalaidantza@gmail.com