Oinkari Dantza Taldea 1975. urtean sortu zen Amasa-Villabonan (Gipuzkoa), Euskal Herriko dantzak jaso, ikasi eta erakusteko asmoz. Euskal dantza tradizionalak oinarri hartuta, dantza garaikideari kiñu egiten diogu gure emanaldietan. 16-35 urte bitarteko dantzariek osatzen dute taldea.
Etorkizuneko dantzariak formatu asmoz, Dantza Eskola ere martxan dugu. Bertan 3 urtetik gorako haurrek parte hartzen dute.
Sorrera urtea: 1975