Juanma Oronoz hil egin da. Goizaldi taldeko dantzari, zuzendari eta presidente handia izan da. Gipuzkoako dantzaz aditua, gure dantzarekin lotutako ikastaro askotako irakaslea izan da. Euskal Dantzarien Biltzarraren kolaboratzaile handia. Beti egon da gure ondoan. Goian bego Juanma.

Hemen daukazue bere taldearen hitzak, Goizaldi dantza taldearen hitzak:

“Juanma Oronoz eta Goizaldi izenak elkar gabe ezin dira ulertu, bata besteari lotuak daude. Taldearen lehen emanalditik, gaur arte, Goizaldiren alde egin du lan gogor.
Dantzari, zuzendari artistiko, irakasle eta lehendakari izan da. Gaur, gure ohorezko lehendakaria agurtu behar dugu.
Eskerrik asko bihotzez bidea erakusteagatik! Ez zaitugu inoiz ahaztuko.”

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée Champs requis marqués avec *

Poster commentaire