Larunbat honetan, irailak 21 Basaurin, XLVII. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA izango da. Ekitaldi nagusia Bizkotxalde parkean izango da arratsaldeko 19:00tatik aurrera.
Dantza Agerketan euskal herrialdeetako talde autoktonoak aurkezten dira, hau da, beraien herrietako dantzak eta ohiturak mantentzen dituzten taldeak.
Aurreko eta ondorengo egunetan ere ekimenak antolatu dituzte.