GERO AXULAR DANTZA TALDEA

DravetZARI

Gero Axular Dantza Taldeak denbora darama proiektu solidario honetan buru-belarri. DraveTZARI proiektuaren bidez, Dravet-en Sindromeari buruzko kontzientziazioa sortzen, kultura inklusiboa sustatzen eta euskal kulturak gizartea eraldatzeko dituen aukerei balioa ematen saiatzen da.

Hurrengo bideoan Nora ezagutzen dugu, benetako protagonista. Besarkada handi bat Nora!!

DraveTZARI proiektuaren inguruan gehiago jakiteko sakatu hurrengo estekan: DraveTZARI

 

Interesdunek goteoko orrialde ofizialetik egin ditzakete ekarpenak:

Info+http://goteo.cc/dravettzari

Jarraibidea: https://fundacion.goteo.org/blog/tutorial-paso-a-paso-para-aportar-a-un-proyecto?lang=eu

 

1€ bakoitzeko = 1€ jarriko du Gipuzpoako Foru Aldundiak

 

Gainera, emaileak esker oneko sariak jaso ditzake, oihalezko poltsa batetik hasi eta taldearen ikuskizunetarako sarreretaraino.