Datorren martxoaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan, 16:30ean, Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren III. edizioa ospatuko da. Antolatzaileak: Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak.
39 dantzari arituko dira, 2010 eta 2006 urte bitartean jaiotak.
Dantzatu beharreko dantzak:
• B Saila: « Erribera » eta « Zortzikoa »
• D Saila: « Ehun Dukat » eta « Aurkez Aurke » edo « Desafioa »
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
Sarrera txartelak eskuratu ahal izateko 15:30ean irekiko da Latxartegi Aretoko leihatila.
Aretoko ateak, emanaldira joateko, 16:15ean irekiko dira. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Antolatzailek emandako jarraibideak errespetatu behar dira une oro.
Informazio gehiagorako: Legazpiko udala.