IV. Txistularien kontzentrazioa (Beurko-Bagatza jaiak, Barakaldo)

Hona hemen Ibarra-kaldu Elkartetik bidali digutena: Urriaren 11n, larunbata, TXISTULARIEN ELKARRETARATZEA izango da, jarraian laugarren aldiz, Ibarra-kaldu Elkarteak eta Jai Batzordeak antolaturik, Beurko-Bagatza auzoko jai-egitarauaren barruan. Txistulariak 10:30ean bilduko dira, Ibarra-kaldu Elkartearen egoitzan, eta 11:00etan kalejiran abiatuko dira. Ekitaldi hau Ibarra-kaldu Elkartearen 45. urteurrenaren ospakizunetan hasi zen egiten, eta sekulako arrakasta izan zuen, hala auzotarren…