Euskal Herriko dantza agerketa 2019
Larunbat honetan, irailak 21 Basaurin, XLVII. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA izango da. Ekitaldi nagusia Bizkotxalde parkean izango da arratsaldeko 19:00tatik aurrera. Dantza Agerketan euskal herrialdeetako talde autoktonoak aurkezten dira, hau da, beraien herrietako dantzak eta ohiturak mantentzen dituzten taldeak. Aurreko eta ondorengo egunetan ere ekimenak antolatu dituzte.