Maiatzaren 21ean, arratsaldeko seietan, Pasaiako Trintxerpe auzoan Gipuzkoa Dantzan ekitaldia egingo da.
Dantza saio honekin Ilunbe musika elkartearen 50. urteurrena ospatuko da. Bertara, txikien eta helduen artean, 300 bat dantzari hurbilduko dira eta Gipuzkoako dantza esanguratsuenak interpretatuko dituzte: Brokel dantza saila, Soka dantza, Batelarien zortzikoa, Ezpata dantza…
Ondoren erromeria egongo da Alkarkide musika taldearen eskutik.