JARE dantza taldea y OKETA ALAI dantza taldea participarán en la Retreta de San Prudencio de este año. Esto nos cuentan:

JARE

Ospakizun urtea izan behar zena, 10. urteurrena dela eta, urte zaila bihurtu da, ez soilik Jare dantza taldearentzat, baizik eta, euskal folklore eta kulturarentzat. Duela urtebete hasitako ametsgaiztua ez du etenik izan, eta zeharo nahastu ditu gure bizitzak eta gure egunerokotasuna. Baina, urte beltz honen baitan ere, aukera-leihoak zabaltzen dita. Horietako bat dugu San Prudentzio bezperako erretreta.
Aukera hobeezina 10. urteurrena ospatzeko eta data hauetan 35 urte betetzen dituen “El preludio del Caserio” koreografia dantzatzeko. Duela 35 urte lehen aldiz dantzatu zen koreografia hau Gasteizko Printzipal Antzokian garaiko Taller de Danza Manuel Iradier-en eskutik. Duela 35 urte Printzipal Antzokian dantzatu zuten gazte horiek, gaur egun, Jare Dantza taldearen helduen taldeko kideak dira. Beraz, aukera paregabea da bidea ireki zigutenei omenaldia egiteko, eta Jesus Guridi gasteiztar konpositorearen musikarekin berriro agertokira igotzeko.
Kontziente gara egoera larria dela osasun arloan, baina, baita kulturan ere. Horregatik, Jare Dantza Taldearentzat garrantzi handiko ekitaldia izanik, urte honetan gordetako gogoak oholtza gainean askatuko dituzte dantzariek. Dantzaren bitartez kulturaren aldarrikapen argia eginik.
Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!! Zaindu maite duzun hori eta elkarri zainduz EKIN!

OKETA ALAI

Jada duela 30 urte gutxi gora-behera sortu zela Oketa Alai dantza taldea ofizialki. Helburua Zigoitia osoarekin gure kulturaren praktika eta irakasketa partekatzea izan zen. Gaur egun adin guztietako 70 dantzari baino gehiagoz osatuta dago.

Oraingoan Oketa Alaikoek Kherau musika taldearen «sorginak» eta «euskaldunak» abestia erabili dute. Abesti hau Luzaideko Bolant dantzen «Euskualdunak eta Sorginak» dantzaren moldaketa bat da, eta Oketa Alaik abestia erabiliz sorkuntza berriro koreografia bat eratu du, sorginak deiturikoa. Koreografia honekin, gainera, 2019ko Arabako fandango eta arin-arin koreografia txapelketan lehenengo postua eskuratu zuten.

san prudentzio retreta

Los actos se podrán seguir a distancia, se trata de un espectáculo sin público, y serán emitidos en directo por Gasteiz Hoy.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos requeridos están marcados *

Publicar comentario