
Dantzari, zure iritzia garrantzitsua da!
Dantzaria zara eta 15-26 urte dituzu? Zure laguntza behar dugu.
Inkesta azkar eta erraz bat jarri dugu abian, gazteek euskal dantzak nola bizi dituzten eta taldeetako kide izaten jarraitzeko zer behar duten jakiteko.
Bildutako informazioa baliagarria izango da txostenak eta ikerketak egiteko, dantza-taldeen belaunaldien arteko erreleborik eza geldiarazteko. Zure esperientzia funtsezkoa da zer gertatzen ari den eta euskal dantzen munduaren etorkizuna nola hobetu ulertzeko.
Lagunduko diguzu? Parte hartzeko minutu batzuk baino ez dituzu beharko. Zure erantzunak anonimoak eta oso baliotsuak izango dira.
Anima zaitez parte hartzera eta gure dantzen etorkizuna eraikitzen laguntzera.
