¡VIVA LA PEPA!
2025ean, “¡VIVA LA PEPA! HISTORIA DE LA JOTA DE TUDELA. EL VALOR DEL FOLKLORE VIVO” liburua argitaratu da. Lana Juan Ramón Sainz Hernándezek idatzi du, eta 1979an Erribera Taldeak Tuterako Jota dantza herrikoia berreskuratu zueneko historia kontatzen du. Gaur egun, adierazpen folkloriko hori oso bizirik dago eta leku esanguratsua du Tuterako jaietan.




