NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRA

 

ZER DA NDB?
NDB 1977an sortutako elkartea da, eta Nafarroako dantza-eragile guztiak biltzen ditu (dantza-taldeak, elkarteak, partikularrak, etab.). Gaur egun, 74 talde elkartu ditu NDBk, Nafarroako ia dantza-talde guztiak. Talde hauek txikiak, nagusiak, helduak eta musika elkarteak dira.

 

HELBURU NAGUSIAK
NDBren helburu nagusiak hauek dira: eragile guztiak biltzea eta dantza tradizionalaren eta folklorikoaren sektore horren erreferente eta ordezkari izatea, Foru Komunitate osoan sustatzeko.

 

PROIEKTUAK ETA JARDUERAK. LAN NAGUSIAK
Nafarroako dantzaren tradizioarekin lotutako proiektu eta jarduera ugari antolatzen ditu.
Urtean zehar, NDBk 80 bat ekitaldi antolatzen ditu, kulturaren alderdi asko biltzen dituztenak. Dantza taldeen emanaldiak, bai kalean edo plazan, bai auditoriumetan, prestakuntza ikastaroak, jendarteratzeko jarduerak…
Dibulgazioko, gizararterazioko, formakuntzako eta zerbitzuetako jarduerak barne har ditzakegu.

NDB logo

www.nafardantza.blogspot.com.es

649 559 854 – 619 009 940

nafarroakoedb@hotmail.com

Nafarroako Dantzarien Biltzarra
Euskokultur Mintegia,
Baratzeetako Zeharkalea 2, behera-bajo
Iruña-Pamplona (Nafarroa-Navarra)

Nafarroa