EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA 2024
Urtero, Euskal Herri osoko dantzariak elkartzen gara munduari gure folklorea eta dantzak erakusteko.
EHDE, dantzari bakoitzak folklorearekiko duen pasioa “bizitzen” duen ospakizun eta topagunea izateaz gain, gure dantza, musika eta folklorearen aberastasun guztia erakusteko aukera ere bada. Izan ere, euskal kultura bizirik mantentzeko, oso garrantzitsua da euskal gizarteak gure folklorea eta dantzak ezagutzea.
2024an, EHDE Bizkaian ospatuko da, Karrantzan, urriaren 5ean, larunbatarekin. Aurreko astean zehar hainbat jarduera egingo dira.