“Euskal Dantzen Etorkizuna” gaur egungo erronkei erantzuteko sortutako ekimena da. Euskal dantzek komunitatea, identitatea eta harremanak sortzen jarraitzen dute, baina belaunaldi arteko transmisioak, gazteen parte-hartzeak eta taldeen arteko loturek arreta berezia behar dute.

Horren aurrean, proiektuak dantza taldeak, dantzariak eta eragileak elkartzeko espazioak sustatzen ditu, euskal dantzen etorkizuna komunitatetik bertatik eraikitzen jarraitzeko.

Proiektuaren helburuak:

  • Euskal dantzen transmisioa eta jarraipena indartzea
  • Taldeen arteko harremanak eta elkarlana sustatzea
  • Belaunaldi ezberdinen arteko loturak sendotzea
  • Euskal dantzen balio soziala eta kulturala indartzea
  • Euskara transmisio hizkuntza nagusi gisa sustatzea

Lan-ildoak / ardatz nagusiak

1. Topaketak eta trukeak

Lurralde ezberdinetako dantza taldeen arteko topaketak antolatzen dira, elkar ezagutza, dantza praktika partekatua eta harreman berriak sustatzeko.

2. Hausnarketa eta etorkizunaren lanketa

Jardunaldi eta elkarrizketa guneen bidez, euskal dantzen egungo egoera, erronkak eta aukerak lantzen dira.

3. Komunitatea eta dokumentazioa

Egindako prozesuak jaso, partekatu eta ikusgarri egitea, komunitate osoarentzat baliagarriak izan daitezen.

Garatzen dituen ekintzak

  • Dantza taldeen arteko topaketak
  • Emanaldi eta jardunaldi partekatuak
  • Belaunaldi arteko gogoeta saioak
  • Material eta ondorioen zabalkundea
  • Sare berriak eta elkarlan aukerak sortzea

Euskal dantzen etorkizuna eguneroko lanean eraikitzen da: taldeetan, plazetan, entseguetan eta topaguneetan. EDE proiektuak bide hori indartu nahi du, komunitatearekin batera.