Urriaren 17an, larunbatean, 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa ospatuko da Seguran. Euskal Herriko dantza-bikote onenak elkartuko dira fandango eta arin-arin txapelketan.

 

Eguneko egitaraua:

  • 12:00 Euskal Herriko Dantza Txapelketa
  • 15:00 Herri bazkaria pilotaleku zaharreko karpan
  • 17:30 Plaza dantza Segurako plazan, Jaiki Hadi taldearekin eta Azpilla Dantza taldearen parte-hartzearekin

 

Urriaren 3tik 31ra euskal jantzi tradizionalen erakusketa egongo da ikusgai Ardixarra Etxean.

Egitaraua eta informazio gehiago: Segurako Udala