EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

 

Euskal Dantzarien Biltzarra Euskal Herriko kultur sarerik zabalena da, 20.000 dantzari eta 1.000 musikari inguru biltzen dituena, EDBko ordezkaritzetan dauden 230 dantza taldeen artean banatzen direnak. Diru irabazi asmorik gabeko elkarte soziokulturala da, euskal dantzak sustatu eta babesteko helburua duena.

Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortzen da, Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburuarekin.

EDB (1)-min

EDB Euskal Herrian dauden 5 dantza federazioek osatzen dute:

    • Arabako Dantzarien Biltzarra (ADB)
    • Bizkaiko Dantzarien Biltzarra (BDB)
    • Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra (GDB)
    • Iparraldeko Dantzarien Biltzarra (IDB)
    • Nafarroako Dantzarien Biltzarra (NDB)

 

Ordezkaritza bakoitza modu autonomoan antolatzen da barne-antolaketari, antolatzen dituzten jarduerei eta finantzatzeko moduari dagokienez. Bakoitzak bere lurraldearen barruan, taldeak koordinatzeaz eta dantza tradizionalak bultzatzeaz arduratzen dira. EDBko ordezkaritzek federatzen dituzte lurralde bakoitzeko taldeak eta dantzariak.

Era berean, bost ordezkaritzak proiektu komun baten inguruan biltzen dira, Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB). Proiektu honen barruan honako hauek nabarmentzen dira:

  • Euskal Herriko Dantzari Eguna
  • Dantzariak aldizkariaren urteko argitalpena
  • Dantza mantentzeko, berreskuratzeko eta zabaltzeko jarduerak (ikastaroak, argitalpenak, bertako dantzen grabazioak…)
  • Taldeei informazioa zabaltzea
  • Euskal Herriko taldeen arteko harremana sustatzeko proiektuak
  • Herrialde guztiei eragiten dieten arazoen konponbideak aztertzea eta bilatzea (taldeen aktibazioa, belaunaldi-erreleborik eza, generoa…)

 

EDB ordezkaritzen kuotekin, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzekin, materialen salmentekin eta proiektu puntualetarako eskura ditzakeen bestelako dirulaguntzekin finantzatzen da.

 

Gaur egun, honako hauek osatzen dute EDBren Zuzendaritza Batzordea:

  • Pedro Romeo Lizarraga (lehendakaria).
  • Endika Saez de Adana Fernández de Mendia (lehendakariordea, ADBko ordezkaria)
  • Xabier Mendizabal Barandiaran (Idazkaria, GDBko ordezkaria)
  • Juan Karlos Ornat Gimeno (diruzaina, NDBko ordezkaria)
  • Txema Oiarzabal Somolinos (batzordekidea, BDBko ordezkaria)
  • Halima Helduayen (batzordekidea, IDBko ordezkaria)

 

Batzordeak hilero biltzen da. Bere helburuak Euskal Herriko dantza, musika eta ohiturak mantentzea, berreskuratzea eta zabaltzea dira. Urtero proposatzen den programa aurrera ateratzeko eta proiektu bakar baten, Euskal Dantzarien Biltzarraren, inguruan ordezkaritza batasuna mantentzeko egiten ditu ahaleginak.