Durangoko 52. Umeen Euskal Jaia

Urriaren 27an, igande honetan, Durangoko 52. Umeen Euskal Jaia ospatuko dugu. Hamabi talde elkartuko gara: Abadiñotik Talde Batua, Algortatik Itxartu, Berriztik Iremiñe eta San Lorenzo, Durangotik Tronperri eta Txoritxu-Alai, Elorriotik Besaide, Ermutik Txindurri, Matienatik Iluntze, Otxandiotik Urduri, Sestaotik Salleko eta Zornotzatik Udaberri. Guztira 350 ume inguru elkartzea espero dugu.

III Getxo dantzan 2019

Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Algortako San Nikolas plazan ospatuko dugu irailaren 28an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete! Informazio gehiago, hemen.

IV. Txistularien kontzentrazioa (Beurko-Bagatza jaiak, Barakaldo)

Hona hemen Ibarra-kaldu Elkartetik bidali digutena: Urriaren 11n, larunbata, TXISTULARIEN ELKARRETARATZEA izango da, jarraian laugarren aldiz, Ibarra-kaldu Elkarteak eta Jai Batzordeak antolaturik, Beurko-Bagatza auzoko jai-egitarauaren barruan. Txistulariak 10:30ean bilduko dira, Ibarra-kaldu Elkartearen egoitzan, eta 11:00etan kalejiran abiatuko dira. Ekitaldi hau Ibarra-kaldu Elkartearen 45. urteurrenaren ospakizunetan hasi zen egiten, eta sekulako arrakasta izan zuen, hala auzotarren…

Exhibición de danzas a cargo de los grupos Laguntasua y Urreztieta

Este domingo, día 7 de septiembre, a las 18:30 en el barrio “Mercadillo” de Sopuerta, los grupos de dantza URREZTIETA y LAGUNTASUNA de Barakaldo llevaran a cabo un espectáculo de danza tradizional. EUS Datorren igandean, irailak 7, arratsaldeko 18:30etan, Sopuertako “Mercadillo” auzoan bertako URREZTIETA eta Barakaldoko LAGUNTASUNA Taldeak arituko dira dantza tradizionaleko emanaldi bat eskainten.