Iñaki Beobide joan zaigu. 1980ko hamarkadan Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkari izan zenak utzi egin gaitu.
1934an Zumaian jaioa, Iñaki gure hizkuntza eta kulturaren defendatzaile nekaezina izan da. Bere bizitzan zehar, euskarazko sorkuntza bultzatzeko modu guztietan parte hartu du. Beobideren ibilbidea, bere hitzetan, «Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri» laburbiltzen da.
Euskaraz sortzeko nahia izan da bere bizitza osoan zehar mugitu duena. Herri Gogoa diskoetxearen sortzailea izan zen, Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko grabatu zituen, atzerriko antzerkigileen lanak itzuli eta antzeztu zituen Jarrai antzerki taldean, Ikuska saila sortu, eta ETBren sorreran parte hartu zuen.
Beobidek Euskal Herriko dantza tradizionalen kontserbazio eta zabalkundearen alde ere lan egin zuen, 80ko hamarkadan Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkari izan zelarik.
Ez dugu inoiz ahaztuko bere lana, bere ekarpena. Ez dugu iñoiz ahaztuko Iñaki. Handienetako bat joan da. Goian bego Iñaki. Beti gogoan.