2020ko irailean egin beharreko “Plazatik hara” kabalkada, berriz egin ahal izan dute Ortzaizeko Urzaiz Elkartoek (Nafarroa Beherea). Joan den larunbatean egin zuten lehenengo saioa eta bigarrena, berriz, irailaren 24an, izango da. 16:00etan hasi eta arratsalde osoan zehar, antzerki eta dantza ikuskizun batek hartuko ditu Ortzaizeko kaleak.

Kabalkada, alor desberdinak (desfilea, dantza, auzia, antzerkia, musika eta bertsoa) uztartzen dituen antzerki satiriko bat da. Ohidura bat, pixkanaka-pixkanaka, tokika, tarteka itzultzen ari dena. Herritarrak egitasmo amankomun baten inguruan biltzeko modu bat da: euskararen eta ohiduren defentsa.

“Plazatik hara” kabalkada, 60 dantzari, 20 aktore, jostunak eta logistika arduradunek egindako lanari esker gozatu hal izango dugu.