Gaztemundu programa, Eusko Jaurlaritzak 1996an sortua, Basque Country Estrategiaren barruan sartzen da, helburu bikoitzarekin: Euskadi kanpoan proiektatzea eta Euskadiren egungo errealitatea bere alderdi guztietan ezagutaraztea eta belaunaldi berriak euskal etxeetako bizitza aktiboan integratzea.
Aurten, Euskal Herriko dantza tradizionaletan oinarrituko da programa.
Euskal Dantzarien Biltzarrak parte hartu du hautaketa prozesuan eta bera arduratuko da gazteak euskal dantzetan trebatzeaz. Helburua? Daukaten ezagutzan sakontzea eta oinarri sendoa ematea, euskal dantzak euren Euskal Etxeetan zabaltzen eta sustatzen jarraitu ahal izateko.
Dagoeneko ezagutzen dira abenduaren 1etik 15era programan parte hartuko duten gazteen izenak:
– García, Ángeles Euskal Echea de Llavallol (Argentina)
– Parra Micaela Ailen Asociación Euskal Echea de Comodoro Rivadavia (Argentina)
– Humarán Camila María Zingirako Euskaldunak de Chascomús (Argentina)
– García Oscar Gerardo Toki Eder de José C. Paz (Argentina)
– Montes de Oca Amparo Euzko Etxea de La Plata (Argentina)
– Bayala Emmanuel María Lagunen Etxea de Laprida (Argentina)
– Parachu Oriana Ainhoa Lourdes Zazpirak Bat de Rosario (Argentina)
– Pacheco Maite Euzko Etxea de Necochea (Argentina)
– Urbieta Sara Gure Etxea de Tandil (Argentina)
– Gil Miren Edurne Argentina Unión Vasca de Bahía Blanca (Argentina)
– Taretto Camila Maite Eusko Aterpea de General Rodríguez (Argentina)
– Bustos Renzo Euskaltzaleak de Buenos Aires (Argentina)
– Herrera Amaya Oinkari Basque Dancers de Boise (EEUU)
– Etchechury Dominique Noelle Fresno Basque Club de Fresno (EEUU)
– Inthamoussu Maite Haize Hegoa de Montevideo (Uruguay)
Iristeko irrikan gaude, haien ikaskuntzaz eta esperientziez gozatu ahal izateko.
Ikusi arte gazteok!!