Tomas, beti gure oroimenean

Tomas joan zaigu. Euskal Dantzarien Biltzarraren, Euskal Herriko dantzarien eta taldeen oroimenean geratuko da betiko. Toaás lan handia egin zuen kulturaren alde bere marrazkiak eta logotipoak eskainiz. Euskal Dantzarien Biltzarraren logotipoa egin zuenetik, hau da errepresentatzen gaituen irudia, eta harrotasunez eramaten jarraituko dugu. Orain, joan zaigun momentuan, berriro eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Goian…

Instrumentu tradizionalen eraikuntza

Ostiral honetan, abenduaren 17an, instrumentu tradizionalen eraikuntzari buruzko ikastaroa emango da. Online zein aurrez aurre jarraitu ahal izango da. Edukiera mugatua dago.   Lekua: Euskokultor Mintegia. Travesia Las Huertas Nº 2 bajo. Iruña- Nafarroa Ordua: 19:00   Bide hauen bidez eman dezakezu izena: edb-koordinazio@hotmail.com What´sApp: +34 690812514 Beharrezko datuak Modu telematikoan edo aurrez aurre egin…

Congrés internacional de Ball de Bastons

Urtero, Katalunian, Makil Dantzen urteroko topaketa egiten da. Aurten 46. edizioa izango da. Hala ere, aurten haratago joan nahi izan dute eta, topaketa nazionalarekin batera, Bastoiko Dantzen Nazioarteko Kongresa egingo da, Portugal, Espainia, Andorra, Frantzia eta Euskal Herriko taldeen partaidetzarekin. Euskal Herriaren ordezkari gisa, Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik, honako talde hauek joango dira: Villabuenako Kaxkabar…

EDBko agerraldia Eusko Legebiltzarrean – 2021/10/18

Atzo, urriaren 18an, agerraldia egin genuen Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu taldeko Josu Estarrona legebiltzarkideak eskatuta. Gure agerralditik eta aurreko agerraldi batzuetatik aurrera, ez-legezko proposamen bat aurrera ateratzen saiatuko da, dantza-taldeak babesteko, osatzen duten kultura-ondare immaterialaren parte diren aldetik. Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) ordezkatuz, honako hauek bertaratu ziren: Pedro Romeo, EDBko presidentea Endika Saez de Adana,…

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2021 – Baztán

EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA 2021 BAZTÁN, 2 DE OCTUBRE Urriaren 2an Euskal Herri osoko taldeek, diasporako taldeekin batera, 2021eko Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartuko dugu Baztanen, Nafarroan. Gertaera honen historia 1967an hasi zen. Lehen urte hartan, Euskal Herriko 7 herrialdeetako dantzariak Biarritzen (Lapurdi) elkartu ziren dantza egiteko. Harrezkero, garai ezberdinak bizi izan ditugu, egoera…

BATUZ ALDATU, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun soziala

Larunbat honetan Euskal Dantzarien Biltzarra Kursaalen izan da “Euskalgintzaren Kontseiluak” antolatutako ekitaldian. Bertan, beste 98 agenterekin batera, BATUZ ALDATU dokumentuari atxikitzea sinatu dugu. Helburua euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretara iristeko hizkuntza-politikek hartu beharreko norabideen artean: hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatu beharko dela adierazi dute, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten. euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu…

Goian bego Iñaki

GOIAN BEGO IÑAKI Apirilaren 21ean, Euskal Dantzarien Biltzarreko mahaikide izandako Iñaki Muguerza zendu zen. Donostian jaioa, dantzari eta dantza maisu bikaina izan zen, beti dantza-bidai-lagun bere emaztea Alizia izan zuelarik. Gipuzkoako eta Euskal dantzarien biltzarrean ere urte asko pasa zituen kargu ezberdinak izan zituelarik. Gogoan izan ditugu berarekin pasatako lan ordu eta ikasitako guztia. Goian…