
KARTEL LEHIAKETA
Arabako Dantzarien Biltzarrak, “XIV. ARABAKO FANDANGO ETA ARIN-ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA” kartel lehiaketarako deialdia zabaldu nahi du, 2025ko abenduaren 13an Gasteizen ospatuko den euskal dantza emanaldirako.
300 euroko saria du, eta irudi irabazlea, 2025ko ekitaldiko komunikazio eta publizitate euskarri guztietan erabiliko da.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 15era arte aurkeztu ahal izango dute kartela.
XIV. FANDANGO ETA ARIN ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA
📆Abenduak 13
🕐19.00etan
📍Lakua Gizarte Etxeko “Federico García Lorca” antzokian, Vitoria-Gasteiz.
Txapelketan izena emateko epea azaroaren 1tik 30era izango da.
KOREOGRAFIA TXAPELKETA IZEN EMATEA
Informazio gehiago ondorengo helbidean aurkituko duzue