Kartel txapelketa (Gráfico) (2) (1)

🖌️EHDE 2026ko kartela sortu nahi duzu? 🖌️

 

Euskal Dantzarien Biltzarrak Euskal Herriko Dantzari Eguna 2026 iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan.

 

Kartelak honako testu hauek jaso beharko ditu:
– Euskal Herriko Dantzari Eguna 2026
– Urriak 3
– Zizur Nagusia

 

Gainera, lanak Zizur Nagusiko eta/edo Nafarroako elementuren bat islatu beharko du.

🏆Saria: 350 €
🗓️Aurkezteko azken eguna: 2026ko maiatzaren 17a
Ebazpena: 2026ko maiatzaren 29a
Bidalketak: ehde.edb@gmail.com

 

Lanak formatu digitalean aurkeztu beharko dira, A3 bertikalean, PDF edo JPG formatuan, eta lelo baten bidez identifikatuta.

 

Animatu eta bidali zure proposamena!