Aurten ezin dugu ospatu Euskal Herriko Dantzari Eguna (EHDE) ohi den bezala, egoera berezi honetan ezin ditugu bermatu segurtasun neurriak. Baina horrek ez du esan nahi ez dugula ospatuko.

EHDE 2020 ospatuko dugu!!

  • EHDE urriaren 3an ospatuko da.

  • Dantzak: talde bakoitzak bere herrialdeko dantza bat aukeratuko du, ez du zertan ohikoa izan. Dantza autoktonoak dituzten taldeak euren dantzak dantzatzera animatzen ditugu.

  • Talde bakoitzak bere herrian dantzatuko du eta bideo bat sortuko du wasapen bidez bidaltzeko, herria eta taldearen izena adieraziz.

  • Garraio, erromeria eta abarretarako aurreikusitako dirua parte hartzen duten federatutako taldeei dieta bat emateko erabiliko da.

  • 2020ko urriaren 3an indarreko osasun-araudien arabera dantzatu beharko da.

Parte hartzeko idatzi helbide honetara dantzagune@gmail.com, irailaren 20a baino lehen, hurrengo datuak adieraziz:

  • Taldearen izena

  • Herria

  • Dantzatuko diren dantzak

#herritikmundura 2020