Behartutako hiru urteko etenaldiaren ondoren, aurten, Beasaingo Loinatz Jaiak berreskuratzeaz batera, Ostadar Dantza Taldeak urteroko Dantza Topaketen Eguna berriz ere antolatu duela jakinarazten dizuegu. Ohi bezala, igande honetan (ekainak 5), izango da, jaietako azken egunean, alegia. Aurtengoa XX. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango ditugu gurekin:

 

  • Adurtza dantza taldea (Gasteiz)
  • Txikitxu-Arrostaitz dantza taldea (Arrasate)
  • Arrotxapea Dantzan taldea (Arrotxapea, Iruñea)

 

Egitaraua, ohi bezala egun osokoa izango da:
10:45 – Taldeen irteera herriko hainbat lekutatik
12:30 – Hiru taldeen elkartzea Erauskin plazan
13:30 – Hiru taldeen emanaldia BIdeluze plazan
17:00 – Dantza poteo irekia Kale Nagusian zehar
18:30 – Azken kalejira Kale Nagusitik Erauskin plazara

 

Aurtengo edizioa ohi baino bereziagoa izango da, hain zuzen ere, pandemiaren etenaldiaren osteko lehena izateaz gain, bi hamarkada beteko dituelako gure ekitaldiak. Hori dela eta, inoiz baino ilusio eta gogo handiagoarekin, Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei.

 

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikusikzunak Loinazko San Martin plaza azpian eta Pergoletako frontoian eskainiko dira.

Ostadar D.T - Dantza Topaketen XX. Eguna (1)