Gazte mailako IV. Aurresku Txapelketa Nagusia
Gipuzkoar erara Informazio guztia hemen: Gazteen mailako Aurresku txapelketa nagusia-Aurkezpena (Txostena)
Gipuzkoar erara Informazio guztia hemen: Gazteen mailako Aurresku txapelketa nagusia-Aurkezpena (Txostena)
Ostegun honetan, martxoaren 17an, 18:30ean, Zeraingo elizan, Zeraingo Solkie eta Beasaingo Ostadar dantza taldeek antolatuta, “Baserritar jantzia edo XIX. mendeko jantzi zibila?” hitzaldi irekia eskainiko da. Azalpenak jasotzeaz batera, garai hartako jantziak zuzenean ikusteko aukera ere egongo da.
“Ostadar Dantza Taldea larunbat honetan (otsailak 26) kalera irtengo da urteroko Inaute larunbateko dantza desfile herrikoia egitera. Pandemiak behartuta, iaz ezin izan genuen dantza-desfilea egin, baina aurten egoera hobea dela ikusita, urteroko ohitura berreskuratzea erabaki dugu. Ohi bezala, Euskal Herriko hainbat lekutan Inatuerietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko ditugu. Aurten gainera, hainbat lekutan Inauteriak…
Datorren Azaroaren 6an, larunbata, arratsaldeko 18:30ean, Hondarribiako Itxas aretoan (Gipuzkoa) Euskal Herriko III. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) ospatuko da, Hondarribiako Udala, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Egoipar eta Ibarla Meaka Dantza Taldeak antolaturik. info gehiago: EUSKAL HERRIKO III AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA (Gipuzkoar erara) Eskuratu zure sarrera: SARRERAK
GOIAN BEGO IÑAKI Apirilaren 21ean, Euskal Dantzarien Biltzarreko mahaikide izandako Iñaki Muguerza zendu zen. Donostian jaioa, dantzari eta dantza maisu bikaina izan zen, beti dantza-bidai-lagun bere emaztea Alizia izan zuelarik. Gipuzkoako eta Euskal dantzarien biltzarrean ere urte asko pasa zituen kargu ezberdinak izan zituelarik. Gogoan izan ditugu berarekin pasatako lan ordu eta ikasitako guztia. Goian…
Datorren martxoaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan, 16:30ean, Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren III. edizioa ospatuko da. Antolatzaileak: Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak. 39 dantzari arituko dira, 2010 eta 2006 urte bitartean jaiotak. Dantzatu beharreko dantzak: • B Saila: “Erribera” eta “Zortzikoa” • D Saila: “Ehun Dukat” eta “Aurkez Aurke” edo “Desafioa” Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua…
“Hasi dantzatzen!” proiektuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako unitate didaktiko bat sortzea da, euskal dantzak ikas ditzaten. Hala ere, sortutako materiala dantzak ikasten hasi nahi duen edonork erabil dezake. Momentuz, hauek dira landutako dantzak: Arin-arina Fandango Makil haundi dantza Zinta-dantza Ezpata-dantza Lantzeko zortzikoa San Petrike Zazpi jauzi Aurreskua Proiektuaren inguruan gehiago jakin…
“Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.” Atzo atera zen dekretua, dantza taldeak baldintza zorrotzetan entsaiatzeko aukera ematen duena. Esteka honetan sakatuz, dekretu osoa ikus dezakezu: //www.euskadi.eus/…pdf
Juanma Oronoz hil egin da. Goizaldi taldeko dantzari, zuzendari eta presidente handia izan da. Gipuzkoako dantzaz aditua, gure dantzarekin lotutako ikastaro askotako irakaslea izan da. Euskal Dantzarien Biltzarraren kolaboratzaile handia. Beti egon da gure ondoan. Goian bego Juanma. Hemen daukazue bere taldearen hitzak, Goizaldi dantza taldearen hitzak: “Juanma Oronoz eta Goizaldi izenak elkar gabe ezin…
Nola uztartzen dira tradizioa eta sorkuntza? Tradizioak ba al du sortzeko ahalmenik? Zeintzuk dira sorkuntza prozesu horren gakoak? Galdera horien inguruko gogoeta egin nahian abenduaren 12an Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi gerturatuko dira Dantzan Biharrian egoitzan dagoen Soka erakusketara. EUS Nola uztartzen dira tradizioa eta sorkuntza? Tradizioak ba al du sortzeko…