
Danetarako Danok dantza-taldeak 60 urte bete ditu
Trapagarango taldea 1966an jaio zen San Gabriel auzoan. Bertako gazteek auzoa aktibatu nahi zuten eta txikien dantza-talde bat osatu zuten. Momentu hartatik hona, auzokide asko pasa dira dantza-taldetik; gaur egun, 250 partaide baino gehiago dira.
Ibilbide luze honetan euskal dantzak irakasteaz gain, hainbat aktibitate sortu dira talde barruan: musika eskolak eman dira, sukaldaritza-lehiaketetara joaten zen taldea, musika-taldeak, mendi-taldeak… Eta 2012an, erraldoien konpartsa sortu zen.
Urte berezi honetarako zenbait ekitaldi prestatu dituzte. Esaterako, martxoaren 14an, “Txistu eguna” ospatuko dute eta, maiatzaren 30ean, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko taldeekin batera dantza-agerraldi handi bat antolatuko dute; “Gure eguna, gure lagunak”. Ekainean, 50.urteurrenean bezala, dantza-taldeko belaunaldien topaketa ospatuko dute. Gainera, hurrengo hilabeteetan Trapagarango jaietako Erraldoien topaketa antolatuko dute eta erakusketa eta hitzaldi batzuk.
