III. Gazteen Dantza Topaketa amaitu berri da eta ezin dugu besterik esan: eskerrik asko!

Eskerrik asko dantzari guztiei, zuen indarra, gogoa eta konpromisoa gure plazan partekatu dituzuelako. Zuek gabe ez luke zentzurik izango proiektu honek. Zuek zarete GDTren bihotza.

Eskerrik asko laguntzaileei, Arantza, Esti, Mariaje, Gorka. Zuen lanari esker dena posible izan da.

Eta eskerrik asko erakunde eta babesleei, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako horrelako topaketa bat aurrera eramatea. 

Guztiok batera erakutsi dugu gazteak protagonista izan daitezkeela, dantza tradizionala gaurkotasunetik bizirik mantendu daitekeela, eta elkarrekin eginez gero, etorkizunari aurre egiteko indarra badugula.

Hurrengo topaketara arte… baina bidean elkarrekin jarrai dezagun!


#GazteenDantzaTopaketa #GDT2025 #EskerrikAsko 💜