EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA 2023

DONOSTIA

URRIAK 7

DONOSTIA, Gipuzkoa 2023

Aurten… GUZTIOK DONOSTIARA!!

Urtero bezala, urriko lehen larunbatean, euskal dantza zaletuak eta dantzariak hitzordu garrantzitsua dugu: EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA (EHDE)

1967tik ospatzen den jarduera da. Hasiera batean Iparraldean, 1978tik, EHDE txandaka egiten da Euskal Herriko probintzia bakoitzean.

Garaiak asko aldatu dira, baina jai egun honen helburua berdina da: gure dantza eta folklorearen aberastasuna erakustea.

Donibane Garaziren lekukoa hartu ondoren (2022), edizio honetan EHDE Donostian ospatuko da, urriaren 7an, Goizaldi dantza taldearen 75. urteurrenarekin bat eginez.

Egun honetan ere bi donostiar omenduko ditugu: Juanma Oronoz, Gipuzkoako dantza maisua izandakoa, eta Tomas Hernandez artista, Euskal Dantzarien Biltzarraren logoa diseinatu zuena.

Urriaren 7ko ekitaldi nagusiez gain, urriaren 1etik aurrera beste jarduera batzuk ere egingo dira, hala nola txistularien kontzertua, hitzaldia, aurkezpenak…

Dantzari eta euskal dantzazale bakoitza Donostiara hurbiltzera animatzen zaituztegu, jarduera hauetaz gozatu eta parte har dezazuen.

Gora Euskal Herriko dantzariak!

Gora Euskal Herriko dantzari eguna!