Ibarra-kaldu dantza taldearen mezua:
“Pandemia baino lehen, 2020ko urtarrilean…
Hamaika mezu jaso dugu eta kalean ere jendea galdezka, arren eta arren eskatuz, birra batzuk hartzera gonbidatuta ere, ez ote genuen berriz antolatuko erromeria dantzen ikastaroa. Eta hainbesteko presioari eutsi ezinik, amore eman dugu: hona hemen berriz zorioneko ikastaroa, ia bi urte igaro eta gero!
…Eta ia bi urteko pandemiaren ondoren…
Erromeria entseguak Ibarra-kaldura itzultzen dira. 2020aren hasieran berriz hartu ondoren, eta COVID dela eta bertan behera utzi ondoren, orain, ia bi urte geroago, ekintzara itzuliko gara.
Martxoaren 10an hasiko gara, osteguna, zerotik hasita ere. Eta lasai egon, ez baita ezer korapilotsurik izango. Izan ere, gure nahia da berriro ere aukera izan dezatela aurreko ikastaroetara etortzera ausartu ez zirenek, hartara, auzo eta herrietako jaietan dantzatu ahal izateko. Apurka-apurka joan nahi dugu, tipi-tapa, ahalik eta gehienek ondo pasatzeko oinarria ikas dezaten, dohainik, gainera.
Hortaz, badakizu: jauziak, jota, arin-arin eta bestelako dantzagarri batzuk ikasi nahi badituzu, zure zain izango gaituzu, martxoak 10, 20:30etan, Ibarra-kaldun.
Ez galdu aukera!”