
Juan Cruz Labeaga Mendiola hil da
Juan Cruz Labeaga apaiz, historialari, musikari eta Zangozako (Sangüesa) kronista izan da. Hainbat urtez aritu zen elkarlanean Rocamador Dantza Taldearekin, eta Luis Mari Vital txistulariarekin batera, Corpus-eko ezpatadantza (“Bestaberriaren Zangozako ezpatadantza”) berreskuratu eta osatzeko lanetan jardun zuen. Dantza hori 1999ko Corpus egunean estreinatu zen azken bertsioan, XVI. mendeko dokumentazioan oinarrituta.

Labeagak Francisco Arrarás Soto folklore ikertzailearen oharrak transkribatu zituen, eta 2019an, Vianan (bere jaioterrian), omenaldi beroa jaso zuen ezpatadantzaren estreinaldiaren 20. urteurrenean.
Goian bego.
