Jon Irazabal, Durango Azokako zuzendari ohia eta Gerediagako kidea, hil egin da

Jon Irazabal Agirre, Durangoko Azokako zuzendari ohia eta Gerediaga Elkarteko kidea, hil egin da. Iurretan jaio zen 1960an, eta memoria historikoa, ohiturak eta Durangaldeko kulturarekin zerikusia duen guztia aztertzen jardun zuen. Eskerrik asko Jon zure ekarpenagatik, eskerrik asko zure lanagatik, gure historia gogora dezaten pertsonei eredu eta laguntza emateagatik, gure kultura manten dadin. Goian bego.