Barrikada urratsen ikastaroa Gasteizen
Euskal Dantzarien Biltzarrak Barrikada urratsen ikastaroa antolatu du irailaren 5ean Gasteizen.
Euskal Dantzarien Biltzarrak Barrikada urratsen ikastaroa antolatu du irailaren 5ean Gasteizen.
Gazteen Dantza Topaketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatua, 2026ko ekainaren 26tik 28ra bitartean ospatu da Lakuntzan. Euskal Herriko dantza talde ezberdinetako dantzari gazteak bildu dira asteburu honetan dantza, elkarbizitza eta hausnarketa uztartuz.
Euskal Dantzarien Biltzarrak bere atsekabea adierazi nahi du Javier Lacunza Tolosana hil berri delako, Euskal Herriko folklorea berreskuratzeko, mantentzeko eta zabaltzeko berebiziko garrantzia duen pertsona. Bere musika-lan ordainezina alde batera utzita, batez ere gaitaren munduan zentratua, gaur egun aurrekaririk gabeko hedadura ezagutzen baitu, besteak beste, bere lan luze eta nekaezinari esker, Lacunza EDBren kolaboratzaile leiala…
EDBn urteetan zehar dantzen musikak bildu eta grabatu ditugu. Orain, webgunean bertan jarri ditugu zuen eskura. Dantza bakoitzaren fitxan aurkituko dituzue, errazago topatu eta erabiltzeko. Irudian pausoz pauso ikus dezakezue nola egin. Helburua argia da: dantza taldeen lana erraztea. Sartu eta probatu! Guk duguna partekatzea da gure ondarea bizirik mantentzeko modurik onena.
Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) Gazteen Dantza Topaketaren (GDT) laugarren edizioa jarriko du abian Nafarroan, ekainaren 26tik 28ra.
Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) gaur aurkeztu du Dantzariak aldizkariaren 70. zenbakia, euskal dantza tradizionalaren erreferentziazko argitalpen honek bost hamarkadatik gorako ibilbidea betetzen duen une berezian. Aurkezpena Bilbon egin da, EDBren egoitzan —Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren jabetza eta egoitza dena—, eta bertan izan dira Pedro Romeo, EDBko lehendakaria, eta Aritz Martín Bosch, aldizkariko zuzendaria.
Euskal Dantzarien Biltzarretik gure eskerrik beroenak eta maitasunik sakonena adierazi nahi dizkiogu Begoña Arroyo Aldekoari, Bilboko Salbatzaile Dantza Taldearen sortzaileari, eta Bilboko Kastaños auzoan euskal dantza tradizionalaren transmisioan eta biziberritzean funtsezko figura izan denari. Dindirriko dantzaria eta Salbatzaile taldearen arima, hamarkadetan zehar Begoña neke gabe eta konpromisoz aritu da, bere denbora, indarra eta grina belaunaldi…
III. Gazteen Dantza Topaketa amaitu berri da eta ezin dugu besterik esan: eskerrik asko!
Euskal Dnatzarien Biltzarratik, atsekabe handiz adierazi nahi dugu Haize Dulantzi taldeko dantzari gazte baten heriotzaren berria jaso dugula. Aurten Gazteen DantzaTopaketa ospatuko den edizioan parte hartzekoa zen.
Pedro Miguel Sánchez Eguialdek utzi egin gaitu. Tuteran jaioa, “Paloteado de San Juan” dantza sortu zuen, Nafarroako herri kulturari egindako ekarpen garrantzitsua. Pedro Miguelek aktiboki kolaboratu zuen Dantzariak aldizkarian, dantza tradizionalari buruzko artikuluekin, hala nola “El Dance de Tudela. El Paloteado de San Juan Bautista de Tudela (génesis y síntesis de un paloteado urbano de…