Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) Gazteen Dantza Topaketaren (GDT) laugarren edizioa jarriko du abian Nafarroan, ekainaren 26tik 28ra.
Topaketa honek 15 eta 26 urte bitarteko gazteentzat erreferentziazko gunea izan nahi du, esperientziak partekatzeko eta euskal dantza tradizionalaren belaunaldien arteko erreleboa indartzeko, bizikidetzaren eta prestakuntzaren bidez.
- Datak: ekainak 26, 27 eta 28
- Lekua: Nafarroa
- Izena emateko epea: apirilaren 10era arte
Antolakuntzatik talde eta dantzari guztiak parte hartzera eta antolakuntzarekin harremanetan jartzera animatzen ditugu, edizio honen xehetasun guztiak ezagutzeko.
🔗 Izena-emateko formularioa: IZEN-EMATEA
📩 Informazio gehiagorako: www.gazteendantzatopaketa.eus

