Gaur goizean, Donibane Garaziko Udaletxean, urriaren 1ean, Donibane Garazin ospatuko den Euskal Herriko Dantzari Egunaren aurkezpena egin da.
Euskal Dantzarien Biltzarreko Presidentea eta Idazkaria (Pedro Romeo eta Xabier Mendizabal), Iparraldeko dantzarien Biltzarreko idazkaria (Eider Gomez), Garaztarrak dantza taldeko ordezkaria (Mattin Etxeberri) eta Donibane Garaziko udal agintariak (Maider Urruti eta Xabier Larre) izan dira xehestasun guztiak eta egitarauaren berri eman dutenak.
Hau da egunean zehar ospatuko diren ekintza ezberdinak.
11.00-20.00: Folklore azoka.
12.00: Otsagiko dantzak.
17.00: Desfilea.
17.30: Dantza emanaldi nagusia.
21.00: Afari herrikoia.
22.00-1.00: Erromeria “Kontrabanda” taldearekin.
Guztira 34 dantza talde parte hartuko dute egunean zehar. 32 Euskal Herriko herri ezberdinetakoak eta beste 2, Euskal Etxeetako dantza taldeak:
- Adurtza, Vitoria-Gasteiz
- Agoizko D.T., Agoitz/Aoiz
- Alkartasuna, Bermeo
- Amaia, Barakaldo
- Ardantzeta, Noain
- Batasuna Arraizbide, Bilbao
- Begiraleak, Donibane Lohizune (Lapurdi)
- Beti Aurrera, Centro Vasco «Unión Vasca». Bahía Blanca (Argentina)
- Bithindarrak, Beyrie sur joyeuse.
- Eguzkilore, Gasteiz
- Eluntze, Iruñea
- Ereintza, Errenteria
- Eskola, Donostia
- Etorki, Ugao/Miraballes
- Eusko Indarra, Haize Hegoa Euskal Etxea. Montevideo (Uruguay)
- Garaztarrak, Donibane Garazi.
- Goi-Herri, Bilbao
- Goizaldi, Donostia
- Gorantzaileak, Sondika
- Haize Dulantzi, Alegría-Dulantzi
- Itxas Alde, Bakio
- Itxas-Argia, Getxo
- Jare, Vitoria-Gasteiz
- Lora Barri, Portugalete
- Mendi-Harana, Karrantza
- Oberena, Iruñea
- Orbela Alai, Gasteiz
- Otsagabia, Otsagabia
- Primadera, Arbona
- Talde Batuak, Abadiño
- Trabudu, Astrabudua (Erandio)
- Txori Zuri, Berriozar
- Zirikolatz, Senpere.
- Zugaitza, Santurtzi