Erromerian dantzatzen dute, Corpus Crhisti egunean, festara joaten diren pertsonek.
Musika hastean, bikoteak osatu ondoren, eskutik heldu eta zirkuluan dantzan hasten ziren erloju-orratzen kontrako noranzkoan; musikaren zati hori amaitu ondoren, zirkulua gelditzen zen, gizon-emakume gazteenetariko nagusienak musikarien ondoan geldituz. Eskuetatik askatu eta neskatxa nagusia, aukeratutako bikotearen aurrean jarrita (mutilak txapela buruan jartzen zion), eskuak aldakan jarrita, musikaren bigarren zatiari ekiten zion; azken hori dantzatzen hasten zen pauso xume batzuekin mutilarengandik hurbildu eta urrunduz, eta hiru bira eta erreberentzia batekin amaitzen zen; jarraian, neska gaztea bere lekura joaten zen, eta berriro hasten zen korroa dantzatzen; gero, hurrengo neska nagusia irteten zen, aurrekoaren berdina eginez. Hori hiru aldiz errepikatzen zen gehienez.
ARROPA
Adineko gehienak bat datoz garai hartakoak zirela esatean, baina Sebastiana Aguinacok eta Obdulia Ruiz de Zaratek emandako datuen arabera, badakigu neskek garai hartan zango erdiraino zimurtutako edozein ohialezko gona urdina edo beltza zeramatela, alkandora zuriarekin. Neskak brodatzen bazekien, bere inizial brodatuak eramaten zituen, baina josten ez bazekien, leuna zeraman, abarketa zuriak eta media beltzak, ilea, luzea izan arren, mototsean bilduta edukitzen zuten beti. Mutilek alkandora zuria eta galtza urdin edo grisak (garai batean marradunak eraman zituen), abarketa zuria eta txapela beltza zeramatzaten soinean. Arropa hori aldatu egiten zen urteko modaren arabera; izan ere, adibidez, neska gazteak urte horretan jantzi berria egiten bazuen, berarekin dantzatzen zen, eta horrek esan nahi du hobekien zuten arropa zeramatela soinean. Arroparen gainean, zerbait berririk ez zuten neskek esaera bat izaten zuten: «Como el que me quiere y adora, no está aquí ahora» (Maite nauena orain hemen ez dagoenez).
Dantza (fandangoak), gaztelua eta agintariei egindako harrera dira Kuartango haraneko erritoak, Santa Eulalia ermitan.
