EUSKAL DANTZEN ETORKIZUNA UGAO

Euskal Dantzen Etorkizuna proiektuaren hirugarren topaketa Ugaon izango da ekainaren 13an 

Ekainaren 13an egingo da Ugaon Euskal Dantzen Etorkizuna proiektuaren hirugarren topaketa. Euskal Dantzarien Biltzarrak sustatutako ekimen honen helburua da dantza taldeen arteko harremanak sendotzea, errepertorioak partekatzea eta euskal dantzen etorkizunari buruzko hausnarketa sustatzea.

Arratsaldea 17:00etan hasiko da gogoeta jardunaldiarekin, “Gazteria, nortasuna eta euskal dantza tradizionalen etorkizuna. Ondare biziaren erronkak, proposamenak eta adostasunak” gaiaren inguruan. Saioa Ugao-Miraballeseko Palacio Jane eraikinean egingo da, eta parte-hartzailea eta irekia izango da.

Ondoren, 19:00etan, herriko plazan egingo da dantza taldeen topaketa, non Etorki (Ugao-Miraballes), Eskola (Donosti) eta Haize-Dulantzi (Alegría-Dulantzi) taldeek euren errepertorioaren zati bat eskainiko duten.

Topaketa hau Euskal Dantzen Etorkizuna proiektuaren barruan kokatzen da, euskal dantzen transmisioa, belaunaldi arteko loturak eta komunitatearen etorkizunari buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin.

🗓️Ekainak 13 

📍Ugao-Miraballes

🕐17:00: Gogoeta jardunaldia (Jane Jauregia)

🕐19:00: Dantza taldeen topaketa (Herriko plaza)

 

¡Animatu eta etorri!