Larunbat honetan Euskal Dantzarien Biltzarra Kursaalen izan da “Euskalgintzaren Kontseiluak” antolatutako ekitaldian. Bertan, beste 98 agenterekin batera, BATUZ ALDATU dokumentuari atxikitzea sinatu dugu.

Helburua euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretara iristeko hizkuntza-politikek hartu beharreko norabideen artean:

  • hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatu beharko dela adierazi dute, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten.
  • euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta elkarlotu beharko direla adierazi dute, hala nahi duen edonork ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.

Informazio guztia Euskalgintzaren Kontseiluaren webgunean.

 

WhatsApp Image 2021-06-23 at 11.37.53