Urtero, Katalunian, Makil Dantzen urteroko topaketa egiten da. Aurten 46. edizioa izango da.

Hala ere, aurten haratago joan nahi izan dute eta, topaketa nazionalarekin batera, Bastoiko Dantzen Nazioarteko Kongresa egingo da, Portugal, Espainia, Andorra, Frantzia eta Euskal Herriko taldeen partaidetzarekin.

Euskal Herriaren ordezkari gisa, Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik, honako talde hauek joango dira:

  • Villabuenako Kaxkabar dantza taldea
  • Legazpiko Sustraiak dantza taldea
  • Berako Gure Txokoa dantza taldea
  • Ribaforadako Paloteadoak

Talde horiekin batera, Euskal Dantzarien Biltzarraren izenean, Pedro Romeo Lizarraga, federazioko presidentea, joango da. Kongresuan zehar egingo diren eztabaida eta mahai-inguruetan parte hartzeaz gain, hitzaldi bat emango du Romeok hilaren 23an, larunbatean, “Tradizioa Vs Berrikuntza” izenburupean.

Porgrama de actos - Euskera_page-0001-min