EGUZKILORE Dantza Taldea

Vitoria / Gasteiz

Negro Facebook Icono Icono social Instagram  Negro Twitter Icono

Eguzkilore gasteiz logo

Eguzkilore dantza taldea  Errekatxiki–Santa Luzia Auzo-Elkartearen eskutik jaio zen. Santa Luzia auzoan dago, eta duela 36 urtetik hari lotuta dago, Santa Luzia auzoari, hain zuzen ere.

Urte hauetan zehar, helburu nagusiak hauexek izan dira: gure dantza tradizionalen irakaskuntzan eta zabalkuntzan jardutea, baita gure inguruko ohiturak eta festak, horietan parte hartuz, eustea ere.

Gure folklorearekin mugak igaro ditugu eta, aldi berean, gure auzoan beren folkloreak erakutsi dizkiguten taldeak jaso ditugu dantza tradizionalei buruz dakiguna aberastuz.

Eskerrak eman behar dizkiegu familiei, irakasleei, ikasleei, musikariei eta arduradunei, bai jarduera hau bai dantza inguruan osatzen dugun familia honen izaera bizirik mantentzeko, ilusioarekin lan egin dutelako.

Egunero saiatzen gara ikasle guztiei maitasuna eta ilusioa transmititzen, hurrengo belaunaldien bidez, Eguzkilore dantza taldeko kide izaten jarraitzeko.

Facebook-tik eta gure webgunetik segitu. Eguzkilore dantza taldea.

Mila esker!

Sorrera urtea: 1984

IMG_4864 (1)
DSC_0303