AGINTZARI dantza taldea

Basauri

Negro Facebook Icono Icono social Instagram  Negro Twitter Icono

Agintzari dantza taldea 1975ean jaio zen, ez doinu edo dantza ezberdinak erakutsi eta antzezteko helburu bakarrarekin, baizik eta euskal herriaren folklorearen eta kulturaren esparruan ikerketa helburu duen kultur elkarte gisa.

Hasiera-hasieratik, elkarte honek honako arlo hauetan egin du lan:

  1. Dantzak ikastea eta publiko orokorrari irakastea tailerren bidez.
  2. Ikerketa folklorikoa, eta, bereziki, dantza bere ingurune kultural eta historikoarekin, eta horrek dantza-barietateak berreskuratzea ekarri du, horietako batzuk galduak, eta beste batzuk birsortzea, Basauriko eta eskualdeko ohiturei buruzko jakintzekin batera.
  3. Melodiak ikastea, interpretatu beharreko dantzen errepertorioa musikalki laguntzeko.
  4. Erdi Arotik gaur egunera arte erabilitako janzkera ikertzea eta zabaltzea, bai Euskadin, bai Euskal Herri osoan. Agintzarik Euskadiko ondarerik aberatsenetakoa du jantziei eta jantzien erreplikei dagokienez.

Ikerketa Batzordearen lanak, josteko tailer apartak, liburutegi espezializatu bat edukitzeak eta dantzaren eta janzkera tradizionalaren munduarekin dituen harremanek informazio baliotsua lortzea ekarri digute ikuskizunak prestatzerakoan (janzkera, koreografia eta musika) eta hainbat erakusketatan lankidetzan aritzerakoan.

Baina, beste ezeren gainetik, adiskidetasuna dago, eta gure kultura-ondarea zaintzen gozatzea.

Sorrera urtea: 1975

Agintzari dantza taldea, Basauri
Agintzari dantza taldea, Basauri

IBAIGANE, S/N APDO.128

48970-BASAURI

(BIZKAIA)

agintzaridantzataldea@gmail.com

+34 944407936