
Aratz Dantza taldea 1980an sortu zen, harrezkero, gure taldea hazten eta aberasten joan da, eta, gaur egun, 5 eta 50 urte bitarteko 100 kide inguruk osatzen dute Aratz.
Folklorea eta kultura oinarri izanik, herriaren eragile kultural indartsuena da Aratz. Taldeak urtean zehar Gorlizen zein inguruetan ospatzen diren hainbat ekitaldi eta jaialditan parte hartzen du, euskal dantza tradizionalak bizirik mantentzeko eta hurrengo belaunaldiei transmititzeko asmoz.
Sorrera urtea: 1980