ARITZ BERRI dantza taldea

Arrigorriaga

Negro Facebook Icono Icono social Instagram  Negro Twitter Icono

Aritz Berri logoa-min

Arrigorriagan Euskal Dantzak beti egon dira herrian, modu ezberdinean bada ere. Aritza dantza taldea urteetan ibili zen euskal kultura zabaltzen, baina 80ko hamarkadako uholdeekin taldea kaltetu eta desagertu egin zen. Ondoren, Ugaotik zetozen bi begiraleekin, familia asko euskal dantzen munduan murgildu ziren berriro, eta berriro ere, dantzekiko grina piztu zen. Horregatik, guraso talde batek dantza talde berri bat sortzeko prozesuari ekitea erabaki zuen, Aritz Berri dantza taldea.

Momentu hauetan, dantza taldean 50 kide inguru egongo gara eta taldea definitu beharko bagenu, elkarlana eta motibazioa izango lirateke taldea mugitzen dituzten bi ardatzak, beti ere herritik eta herriarentzat sortutako proiektuekin.

Urte hauetan dantzaren munduan lan egiteaz gain, euskal kulturarekin lotura zuzena izan duten beste hainbat proiektu ere sortu ditugu herriko beste elkarte eta pertsona batzuekin batera. Euskal inauteriak, Joaldunen taldea edota Euskal ezkontza motibatu izan gaituzte eta herriaren partaidetzarekin, bertan konpartitu nahi izan ditugun proiektuak dira. Horrez gain, dantza taldearekin modu paraleloan, urte askotan, helduentzat bideratutako erromeriako dantzen ikastaroak ematen dira, herriko pertsona askok parte hartzen dute, eta beti euren prestutasuna erakusten dute edozein momentutan dantza taldean laguntzeko. Azkenik, Arrigorriagako eskolan eskolaz kanpoko ekintzetan urteetan egon gara LH-ko umeei dantza desberdinak irakasten.

Urte hauetan zehar ere, talde ezberdinekin elkartrukeak egin izan ditugu, eta baten batekin, esperientzia hain ona izanda, errepikatu egin izan dugu ere, esate baterako, Mallorkako Abeniara taldearekin. Horrez gain, Irlandan, Hungarian, Ibizan eta Palentzian egon gara kultura mundutik garraiatzen eta besteongandik ikasten.

Sorrera urtea: 1998

Aritz Berri dantza taldea, Arrigorriaga 2023
Aritz Berri dantza taldea, Arrigorriaga 2023

Severo Ochoa, 53 -1 C

48480 – Arrigorriaga
Bizkaia

946 713 334