BASAURITAR dantza taldea

Basauri

Negro Facebook Icono Icono social Instagram  Negro Twitter Icono

Basauritar logo

Helburua

Talde honen helburua euskal kulturaren transmisio eta zabalkundea da, batez ere Euskal Herriko folklorea eta dantza tradizionala. Horretarako hainbat erakustaldi burutzen ditu bai euskal lurraldean zehar baita beste lurraldeetan ere.

 

Jarduera

Bere ibilaldian zehar Basauritar Dantza Taldeak hainbat ekitaldietan parte hartu du, bai nazionaletan eta internazionaleetan ere, baina bere jarduera nagusiena Basaurin edo Nerbioi-Ibaizabal alderdian burutzen du.


Urtean zehar taldea hainbat ekitaldi antolatzen ditu, Olentzeroa, Inauteriak, Kurtso amaiera… baita janariak eta txangoak ere. Parte hartzen du Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen ekitaldietan, nagusiki Bizkaiko Dantzari Egunean eta Euskal Herriko Dantzari Egunean, baita ere ondoko herrietako taldeak sustatzen dituzten agerraldietan.


Nabarmendu behar dugu gure udalerrian egiten den ekitaldia “Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa”, hemen parte hartzen dugu gure udalerrian dauden beste taldeekin batera, Edurre eta Agintzari dantza taldeekin, bai antolakuntzan eta emanaldian ere.


Hainbat abagunetan beste taldeekin, elkarteak edo erakundeekin aste kulturaletan, jaialdietan, inaugurazioetan, txapelketetan, jaietan… parte hartzera gonbidatuak izaten dira.


Halaber aktiboki parte hartzen du ingururen hainbat erromerietan edo aktibitate popularretan.


Ekitaldi hauetarako antzeztuko diren dantzak aukeratzen dira eta dantza hauek sortu ziren herrietara joaten dira, talde autoktonoak erakusteko. Hori dela eta dantza bakoitzerako behar den janzkera eta tresnak eskuratzen dira. Ateraldi hauek balio izan dira dantzen errepertorioa handitzeko eta folklorearen ezagutza handiago bat edukitzako, eta hainbat abagunetan dantzen elkarrekiko truke bat suposatu du.

 

Errepertorioa

Taldea dantzen errepertorio zabal bat du, urtero handitzen dena Agerketan dantzatzen diren dantzekin edo hainbat kurtsoetan ikasten direnarekin. Nahiz eta herrialde guztietako dantzak egin arren, gehienak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba edo Nafarroari dagozkio.

 

Kideak

Gaur egun taldea 75 dantzari osatzen ditu 4 taldeetan banatuak: Txikia, Ertainak, Nagusiak eta Tailerra. Taldearen zuzendaritza jende gazteaz osatua dago, ilusioari eta gainerako kideen sostenguari lotuta, taldearen zabaltze.

Sorrera urtea: 1968

Basauritar dantza taldea, Basauri 2022
Basauritar dantza taldea, Basauri 2022