URDAIBAI dantza taldea

Forua

Negro Facebook Icono Icono social Instagram  Negro Twitter Icono

Urdaibai Foru logo

Foruko Urdaibai Dantza Taldea gara. Forua (Bizkaia), Urdaibai Itsas adarraren ezkerraldean dago, Busturialdeko eskualdean eta mila biztanle inguru ditu une honetan. Taldean 50 pertsonak dantzatzen dute une honetan  eta urteetan zehar biztanleriaren ia %10 bat Taldetik pasatu da.

1969.an sortu zen herrian euskal dantzak zabaltzeko asmoz antolatu ziren ikastaro batzuk  medio zirelarik. Hain zailak izan ziren urte haietan, Euskal Folklorea mantendu eta zabaldu nahi zuen gazte talde bat eratu zen. Horrela lortu zen, lehenengo urte horietan, Foruk dantza taldea izatea. Ia-ia Busturialde osoko talde bakarra ginen eta hau ere aipagarriagoa da Foruk bere udalik ere ez zeukala kontutan hartzen badugu.

Urteak joan ala, partaidetza haundiagoarekin eta dantzen errepertorioa zabalagoarekin Taldea aberasten joan gara. Hasiera nahiko larria izan zen, eta partaideen borondate onari ezker, beharrezko materialak kuoten bitartez erosten bai genituen eta inguruetako herrietako jaietan dantza egiteagatik ateratzen genuen diru apurrari ezker egiten genuen aurrera.

1975.inguruan Euskal Dantzarien Biltzarrean (Euskadiko Taldeen Federakuntza) federatu ginen, ordutik gainontzeko taldeekin harreman estua sortu delarik.

Dantzariez gain, gure taldea Txistulariek eta Gaitariek osatzen dute.

Baina beharbada taldearen historiako ekintza garrantzitsuena Busturialdean jadanik galdua  zen dantza baten ikerlana izan zen. Dantza hau Elizateko Aurreskua da eta beronen zati bat “Erregelak”. 1980.an   hasi genuen ikerlana eta gure Taldeak, urte askotan galduta egon eta  gero, 1981.ko San Inazio egunean berriro dantza dadin lortu du.

Urte hauetan beste toki batzutako taldeekin ere elkar trukatzeak izan ditugu. Esate baterako, Iparraldeko taldeekin (Donibane Garaziko “Garzatarrak” eta Donapaleuko “Burgaintzi”), Galiziako Os Ventos de Comesaña, Asturiasko La Caridad, Gandiako Trapig, Venta de Bañosko taldea, Logroñoko Contradanza, eta abar. Erbestera ere joan gara eta Genevan (Suitza),  Pariseko Euskal Etxean, Grassen (Frantziako Proventza) dantzatu dugu urte hauetan zehar.

Herriko jaietan dantzatzeaz gain jaialdi bereziak, aste kulturalak, erropa erakusketak eta abar atondu ditugu Taldearen 25, 30, 40 eta 50 urte betetzeak zirela ta.

Aurrerantzean, pandemiaren eragina jasan duen gure jarduerari eustea eta dantza tradizionalaren bidez, euskal kultura zabaltzea izango da gure zeregin nagusia.

Sorrera urtea: 1969

Urdaibai dantza taldea, Forua
Urdaibai dantza taldea, Forua

J.M. Torrealdai Kultur Etxea.

48393 Forua

Bizkaia

urdaibai.dantza@gmail.com