Euskal Dnatzarien Biltzarratik, atsekabe handiz adierazi nahi dugu Haize Dulantzi taldeko dantzari gazte baten heriotzaren berria jaso dugula. Aurten Gazteen DantzaTopaketa ospatuko den edizioan parte hartzekoa zen.

Albisteak hunkituta eta triste utzi gaitu. Duela egun batzuk Arabako Dantzari Egunean parte hartu zuen, oroitzapen horrekin geratzen gara.

Gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi dizkiegu senideei, lagunei, Arabako Dantzarien Biltzarrari eta Haize Dulantzi talde osoari. Une gogor hauetan, gure elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi diegu bihotzez.

Goian bego.

Errespetu eta maitasun osoz,
Gazteen Dantza Topaketako antolakuntza.

Euskal Dantzarien Biltzarra